Aurreko urtean Logroño tokatu zitzaigun, eta aurten Zumaiako faro ingurua. Blog zaharrari agur esan eta berria egin dut aurtengo kurtsoko proiektuak4 ikasgairako:
http://p4-maitanealberdi.blogspot.com/
txintxuk izen!!
20101014
20100601
20100429
20100428
WINE LGRÑ

Gure ideiaren oinarria, elkarren gainean ezarritako ardo kaxak dira; zeinak ardo 'txorro" itxurako uhin batzuez estalita, espazio publiko atsegin bat osatuko duten.
Gure proposamena 'expowine" eta 'bodega bertikal" batetaz gain, 25 m2 inguruko etxebizitzez osatzen da, zeinak Logroñoko alde zaharrera egun gutxi batzuk pasatzera datozen turistek erabilliko dituzten.
Estalki kurbatuek programa osoa batzen dute, espazio irekia ere gure programan integratuz.

ESTALKI OINA

PLAZA

BEHE OINA
20100222
WINEstreet
Logroñoko alde zaharreko etxarteak antolatzeko "ardoa" hartu dugu gaitzat, eta ardoaren kalea egitea izango da gure proposamena. Kalea bi ardatzek egituratuko dute, iparraldetik hegoalderantz datorren, eta Logroño hirirako sarbide nagusia den errepideak, eta mendebaldetik hegoalderantz doan bigarren mailako kaleak. Bi ardatzak gurutzatzen diren puntua izango da kalearen irisgunea.
Ezkerraldean zona erresidentziala kokatuko da, eta eskuinaldera ardoarekin erlazionatutako gunea eta aisialdirako zona egongo dira.

Ardoarekin erlazionatutako gunea egituratzeko, ardoaren produkzio prozesua hartu da eredutzat. Mahastietatik hasi eta kupeletan gorde arteko bidea kaleetan zehar burutuz. (mahatsa bildu, zukua atera, fermentatu, probak egin eta kupeletan gorde).

Jatorrizko Deituradun ardo desberdinen erakusketa egiteko EXPOwine deritzona eraikiko da.

20100208
galderen erantzunak
Hemen uzten dut Udane Juaristi artista azkoitiarrak Hitza-n idatzitako artikulua artelanak ulertzeko kriterioei buruz.
http://urola-kostako.hitza.info/paperekoa/2010-02-07/p00002008/Galderen_erantzunak.htm
Udane Juaristi
Artista
»Nik ez dut ulertzen, baina gustatzen zait».Ó Behin baino gehiagotan entzun dut esaldi hori, jendea nire koadroak ikusten ari den bitartean. Eta hain zuzen ere, nire helburua jendeari gustatzea da, ez beraiek artea ulertzea. Niri ez zait axola hori. Artea, zer da artea? Garrantzitsua al da zer den jakitea?
Duela urte batzuk, hauek dira nire buruari sarri egiten nizkion galderak: Zergatik pintatu? Zergatik artea? Zergatik duzu gustuko? Zer du berezia? Zergatik aukeratu bide hau? Eroso sentitzen naiz margotzean, adierazteko tresna baita niretzat. Eroso, neu naizelako sortzailea, nahi dudanari bizia emanez.
Arte Ederrak ikasten ari nintzela, irakasle batek gauza arraro bat eskatu zidan; niretzat orduan arrotza zena. Guztira bost koadro egin nizkion, eta nahiz eta gustuko zituela esan, ez nuen ikasgaia gainditu. Galdera pila bat egin zizkidan nire lanari buruz: ea zergatik aukeratu nuen gai hura, ea nor ziren irudikatu nituen pertsonaiak, zergatik erabili nituenkolore haiek... Ez nuen erantzuten jakin. Orduan ohartu nintzen guztiaz.
Berak ez zuen nahi koadro sorta bat. Nire lana eta neure pertsona ezagutu nahi zuen. Niretzako deskubrimendu bat izan zen. Kolore bakoitza eta pintzelkada bakoitza aztertu nituenean, irudi haiek guztiak bost ispilu zirela ikusi nuen: ni neu nintzen guzti haien aurrean, eta ispilu batek isla dezakeena baino askoz ere indartsuagoa zen hura guztia. Ziur aski batzuentzat txorakeria izango da kontatzen ari naizena. Baina neure lana ikusten ikasi nuen, nire barnea ezagutzen.
Badirudi sentimendu edo magia bezalako hitzak abstraktuegiak direla gehienentzat. Agian errazagoa da ekonomiaz edo hizkuntzaz hitz egitea eta jakitea, objektiboagoak baitira. Hitz abstraktuekin eta ulergaitzekin lotuko nuke margotzea, artea. Margotzean nirea den zerbait ateratzen dut. Koadro bat sortzean, nire burua adierazten dut. Kolore batzuk erabiltzean, nire burua deskribatu dezaket. Eta kontua da autorretratu hauek ez direla pentsatuak, aurrez planteatuak. Pinturak badu indar berezi bat, azaldu ezin dezakedana. Ametsak bezala, margoak sortu egiten dira eta zerbait esaten dute: askotan ulertezinak da mezua, bestetan sentsazio ederrak nahiz txarrak eragiten dituzte. Mezu batekin etortzen dira. Ez dakizu zein den ametsen zentzua, baina emozionalki lagungarriak dira eta galderen erantzuna dute gehienetan.
Artea adierazpen gisa; horixe da egiten dudana. Amorrua ateraz, tristura, poza edota gustatzen zaidan guztia irudikatuz. Jendeak nire lanarekin disfrutatzea baino opari hoberik ez dago. Ezin dut deskribatu horrek barnean sortzen didana. Nire koadro bat barruraino sartu zaiela , gustukoa dutela entzuteak edota lan hori erosi nahi izan dutela jakiteak, izugarrizko indarra ematen dit. Egiten ditudan koadro guzti horiek, nire parte dira. Eta besoak zabalik hartzeak, maitatua sentiarazten nau.
Ezin diot jendeari egiten dudanarekin disfrutatzea baino gehiago eskatu .Adierazteko tresnak guztiok dauzkagu. Eta galderen erantzunak topatzeko tresnak izan daitezke.

20100204
ARTE SAKRO MUSEOA: prozesioa

00_A1panela

01_kokapen oina

03_eraikin nagusia01

05_harrera eraikina

06_pasarela
"Recorrido fisico y visual por el edificio - "el ojo cinético" - pero no es solo eso. Como ha sido señalado: "el paseo, en un sentido importante, es virtual más que real, hay que usar la imaginación espacial a medida que uno se mueve por el edificio..." y: si el desplazamiento del espectador se asocia al entretenimiento, la propia casa moderna producese entretenimiento al coreografiar un espectáculo, no una imagen fija, sino una serie de imagenes que se solapan. El que este específico efecto arquitentónico puede asociarse con el cine es evidente."
Rem Koolhaas_[embajada de los Paises Bajos en Berlin]

Suscribirse a:
Entradas (Atom)